XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ni ondo.
- Hik bai suertea. Kristoren neska-katxarroa duk andaluziar hori.
Nire kanariarra ere ez zuan txarra, dokumentazioa ikusi nion arte.
Huraxe benetako kanari-arra, marikoizarra! Sekula halakorik!
Une batez isilik egon ondoren, jarraitu zuen.
- Gauza bat eskatu behar diat lagun moduan.
Mesedez ez egiok hau inori kontatu.
Agintzen didak?
- Bai gizona, bai.
- Benetan, bene-benetan?
Ezustekoa izan zen niretzat Josebaren jarrera hura.
Lehendik nuen jende eskolatuaganako mesfidantza, areagotu egin zitzaidan egun hura ezkero.
Gainera, nire konkistaren xehetasunak jakin nahi zituen; baina ez nion ezer kontatu, galai onak ez duela bere damen barruko arroparik aireratzen argudiatuz.
Errota geratu barik ibili zitzaidan hurrengo egunetan.
Hiriburutik itzulerakoan neure buruari esaten nion
Deitzeko asmoa hartua nuelarik, Edurneren gutuna heldu zen etxera.
Negozioaren martxaz, bizi zen pisuaz, ezagutu zuen jendeaz, eta abar, hainbat xehetasun eman ondoren, honela jarraitzen zuen: